Hasiera
Berriak
Stern Hidraulikak munduko zubi haundiena egiten laguntzen du |
BERRIAREN XEHESTASUNA |
| Stern Hidraulikak munduko zubi haundiena egiten laguntzen du |
STERNek aktiboki parte hartu zuen Millauko bidezubia eraikitzen, hain zuzen ere ENERPAC enpresak eskatutako zilindro hidraulikoak egin zituen. Zilindro horiek zubia bultzatzeko eta haren zutabeak altxatzeko erabili ziren. Funtsean, enpresaren eginkizuna ingenieritza-lan ikaragarri hura eraikitzeko behar ziren 350 zilindroez -5 mota desberdinetakoak- hornitzea izan zen.
Millauko zubi erraldoia munduko altuena da, 342 m altu eta 2.460 m luze dela. Bidezubia eraikitzeko hiru urte besterik ez zuten eman eta gezi formako zazpi zutabek eusten diote. Paristik Kosta Urdinera Erdialdeko Mendigunean zehar doan bidean dago. Arkitektura-lan bikain horren arduradunak Michel Virlogeux ingeniari frantsesa eta Norman Foster arkitekto britainiarra izan ziren. |
|
|
|
| |
|