Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik
STERN HIDRÁULICA SA enpresa 1965ean sortu zen, eta, ordutik, sistema hidraulikoak (zilindro estandarrak eta bereziak nahiz zentral hidraulikoak) diseinatzen, fabrikatzen, konpontzen eta mantentzen jarduten du, bai eta sistema horiek muntatu eta elkarrekin lotzen ere.
Urte hauetan guztietan eskarmentu zabala lortu dugu gaur egun sistema hidrauliko osoak eskaintzeko (giltza eskurako proiektuak), eta aukera ugari ditugu bezeroen premia guztiei erantzuteko.
STERN markak honako hauek ditu oinarrian:
5 kontinenteetan egonda, mundu osoan erantzuten diegu gure bezero guztiei, eta zerbitzu teknikoa eskaintzen dugu lantokian bertan egin beharreko instalazioetan, mantentze-lanetan, konponketetan edo martxan jarri beharreko prozesuetan.
Industriaren digitalizazioa eta informatizazioa ageri-agerikoa da Sternen.