×

Web orri honek berezko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik

Instalazio Hidraulikoak

Espezialistak gara arazo hidraulikoak konpontzen eta zure sistema hidraulikoa hobetzeko aholkuak eman diezazkizukegu.

Mantentzea bezeroaren etxean egin daiteke, tarteka edo behar denean.

Tartekako mantentze bat egiteko, aukera sorta zabala eskain diezazukegu, eta behar espezifikoen arabera pertsonaliza litekeen zerbitzu-akordio bat izan dezake.

Sistema ustekabean gelditzea eragozteko, monitorizazio-ekipoak instala ditzakegu, eta horrela, hobeto programa daitezke beharren araberako konponketak eta mantentze-lanak.

RETROFITTING

Garaiak eta beharrak aldatu egiten dira. Eta sarritan, zure sistema ez dagoela araudi berrietara eguneratuta edota azterketa eta hobekuntza bat behar dituela esan nahi du horrek.

Stern-ek prozesu osoa eskaintzen du, ingeniaritzatik bezeroaren etxean funtzio berriak martxan jartzera arte.

HODIAK MUNTATZEA

Kualifikazio handia eta esperientzia luzea duen ekipo tekniko baten bidez, STERNek edozein instalazio mota egin dezake (pneumatikoa, hidraulikoa edo koipeztatzekoa), hodiak, mahukak eta errakoreak bezalako elementuen dimentsionatze egokia aurkituz.

Material desberdineko instalazioak (karbono-altzairuzkoak edo altzairu herdoilgaitzezkoak) eskaintzen dira edo exekuzio mota desberdin bidez (soldadura: bridak, soldatzeko puntak…; edo soldadura-sistemak: hodien lotura DIN 2353 arauaren arabera, Walform…), eta instalazio horiek egiteko beharrezko material guztia hornituz: hodiak, errakoreak, bridak, mahukak, besarkagailuak…

MARTXAN JARTZEA

Zerbitzu oso bat eskaini eta gure bezeroei gertuko laguntza emateko asmoz, Stern-ek martxan jartzeko lanen gainbegiratzea eskaintzen du munduko edozein txokotan