Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik
Offshore sektorea industria oso-oso zorrotza da; zilindroek erabat fidagarriak izan behar dute, ingurune zeharo gogorrean egon beharko baitute. Itsasoa da ingurunerik latzenetako bat: hango hezetasun-indize handia, ur gazia eta ur azpian egin behar diren operazioak direla eta, prozesu osoa zaildu egiten da. Kasuotarako, beraz, ezinbestekoa da korrosioaren kontrako material eta tratamenduak sakon ezagutzea.
STERNek ezagutza zabala du itsas inguruneko eskari espezifikoei aurre egiteko. Hala korrosioa jasaten duten zilindro hidraulikoak nola multzo hidraulikoak eta haien osagarriak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. STERNek segurtasun-neurri zorrotz-zorrotzak ditu, eta, kontuan harturik materialen trazabilitateak duen garrantzia, beharrezko ziurtagiri guztiak eskaintzen ditugu besteak beste DNV, Bureau Veritas eta Lloyds Register erakundeen bidez.
Gure produktuak honako hauetan erabil daitezke: