×

Web orri honek berezko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik

Nazioartekotzea

STERN, Hidraulikako irtenbide globalak

STERN hornitzaile globala da. 5 kontinenteetan egonda, mundu osoan erantzuten diegu gure bezero guztiei, eta zerbitzu teknikoa eskaintzen dugu lantokian bertan egin beharreko instalazioetan, mantentze-lanetan, konponketetan edo martxan jarri beharreko prozesuetan.

Nazioartekotze-prozesu horrek balio izan digu laguntza hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa emateko gure bezeroei, erantzuteko gaitasuna hobetzeko eta malguagoak izateko gauden ingurune globalizatu aldakor honen garapenean.

Modu globalean pentsatzen dugu eta tokian-tokian jarduten dugu. Horri esker, gure bezeroen neurrirako irtenbideak garatzen ditugu, munduko edozein herrialdetan, gainera. Halaber, aintzat hartzen ditugu eskualde bakoitzean gerta daitezkeen behar bereziak.

Stern hidráulica, S.A.-aren Partner-ak

Beste erakunde internazionalekin daukagun elkartasun eta ohiko harremanek gure enpresa aberastu eta hobeagotu egiten dute. Zure enpresa edo saltokiak ere guzti honetaz etekina atera dezake.

Stern-eko partner-a bihurtzeko arrazoiak?

  • Mugak gerturatu eta merkatu berrietara iristea lortuko duzu.

  • Salmenta-kopurua handituko duzu eta zure diru-sarrerak nola areagotzen diren ikusiko duzu.

  • Zure jakintza espezializatua eskainiko diguzu eta, gurearekin batuta, denok irabaziko dugu.

  • Stern-en 50 urte baino gehiagoko jarduera profesionalari etekina aterako diozu.

  • Praktika berriak ikastean zure gizaki-taldearen balioa gehituko duzu.

Zure enpresa edo saltokiari altuago hegan egiteko hegalak sortzea sustatu ezazu.

STERN-en partner-a bihurtzeko interesa baldin badaukazu idatziguzu gure harremanetarako formularioaren bitartez eta erantzungo dizugu.