Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik
Bastagoen azalera, zilindroen puntu kritikoetariko bat da, oinarrizko materialaren eta tratamenduaren teknologiaren arteko bateratzea era egokian egitea beharrezkoa izanik, dagokion eremu hidraulikoan erabilitako junten sistemarekin batera.
Zilindroak lan egingo duen ingurunearen eta aplikazioaren baitan, eta gure laguntzaile homologatuen eta STERN-en eskarmetuaren arabera,erabili beharreko tratamendu eta materialen kalitatea aholkatzen ditugu, bezeroak eskatutakora egokitzeko asmoz:
ALBISTEA
STERN-ek Eurostars programaren super WEAR (New cost-effective suspension ceramic coating with superior wear and insulating properties) proiektuan parte hartzen du.
30 hilabetetako iraupena duen proiektu honen jomuga, erdoiltzea eta higadura hobetuko dituzten estaldura zeramiko errentagarriak eskuratzea da. Honen helburua, eta Europan lehen aldiz, Suspension Thermal Spraying (STS).30 proiekzio termikoaren teknika industria mailan ezartzea da.
Proiekzio termikoaren bidezko ohiko estaldurekin alderatuz, Suspension Thermal Spraying-en bidez lorturiko estaldura zeramikoak abantaila interesgarriak eskaintzen ditu, hala nola, egitura guztiz findua, azalera leunagoak, ekarpen kapa mehegoak, higadurari erresistentzia hobea edo ezaugarri isolatzaileak. Guzti honegatik, STS teknikak, higadurari errendimendu hobeagoko estaldurak eskain diezazkioke, kromatze gogorren teknikak ordezkatzeko aukerarekin eta horrela Cr (VI) ezabatuz.
Espainia eta Alemania-ren arteko aldebiko proiektu honetan, OBZ Innovation, GTV Verschleißschutz, STERN Hidráulica eta Fraunhofer-Gesellschaft-k esku hartzen dute. Hau, Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial-ek (CDTI) finantziatua da, eta era berean TEKNIKER-en laguntza ere badu.