×

Web orri honek berezko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik

Mantentze-lan prebentiboa/zuzentzailea

Espezialistak gara arazo hidraulikoak konpontzen eta zure sistema hidraulikoa hobetzeko aholkuak eman diezazkizukegu.

Mantentzea bezeroaren etxean egin daiteke, tarteka edo behar denean.
Tartekako mantentze bat egiteko, aukera sorta zabala eskain diezazukegu, eta behar espezifikoen arabera pertsonaliza litekeen zerbitzu-akordio bat izan dezake.

Sistema ustekabean gelditzea eragozteko, monitorizazio-ekipoak instala ditzakegu, eta horrela, hobeto programa daitezke beharren araberako konponketak eta mantentze-lanak.

ZILINDRO HIDRAULIKOAK

  • Junturak eta estankotasun-zigiluak aldatzea
  • Kanpo-isuriak eta barne-komunikazioa berrikustea
  • Ez dagoela mugimendu irregularrik egiaztatzea
  • Dokumentazio zehatza eta aurreko mantentzeen bilakaera-analisia

ZENTRAL HIDRAULIKOAK

  • Zentralaren barne- eta kanpo-garbiketa
  • Bridak eta errakorrak estutzea (isuriak badaude)
  • Olio-maila egiaztatzea
  • Olioa aztertzea (zikinkeria-maila, biskositatea, tenperatura…), aldatu behar den zehazteko
  • Iragazkiak egiaztatzea (xurgapena, itzulera, presioa…), aldatu behar diren zehazteko
  • Ponpen presioa eta emaria egiaztatzea, baita zarata arrarorik entzuten den ere
  • Manometroen egoera egiaztatzea
  • Mahuken eta hodien egoera egiaztatzea
  • Motor elektrikoen kontsumoa egiaztatzea, baita zarata arrarorik entzuten den ere
  • Balbulen junturak egiaztatzea (isuririk baden ikusteko)
  • Segurtasun-balbulen, elektrobalbulen eta beren sekuentzien funtzionamendua egiaztatzea
  • Trukagailuaren funtzionamendua egiaztatzea
  • Metagailuaren karga egiaztatzea
  • Dokumentazio zehatza eta aurreko mantentzeen bilakaera-analisia