Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik
Ingeniaritzari dagokion gure kontzeptuaren oinarri sendoa teknologiak eta jasotako know-how-ak osatzen dute, bai berrikuntza-eskakizun gisa ulertuta eta baita gure prozesuak eta produktuak etengabe hobetzeko gaitasun bezala ere. Gure bezeroekiko komunikazioa etengabea eta irekia da, eta dena hartzen du barne: proiektua hasi eta bukatzen dugun arteko guztia.
Gure ingeniaritza sail adituak irtenbide tekniko zein ekonomiko egokienak ematen ditu, kalkulu-prozedura propioak barne, honako hauek optimizatuz: kostuak eta zamak, nekearekiko eta korrosioarekiko erresistentzia, mantentze-lan txikia, presio altuak, muturreko tenperaturak, abiadura handiak…
Gainera, diseinu-software aurreratuak (2D zein 3D) erabiltzen ditugu gure lanean, bezeroek euren proiektuetan sar ditzaten.
Beste alde batetik, STERNek I+G+ b proiektuetan inbertitzen eta parte hartzen du, beste ikerketa-zentro eta enpresa batzuekin batera, gure bezeroentzat lehiakortasun-abantailak lortzeko eta produktu berriak egiteko.
STERNek Europako INTEFIX proiektuan dihardu, eta teknologia aurreratuenen integrazioa jorratzen du (sentsoreak, eragingailuak, kontrol-algoritmoak, simulazio-tresnak…), lan-pieza manipulatzeko sistemetan aplikatuta. Halatan, mekanizazio-jarduketetan prozesuaren eta sistemen arteko jarrera eta interakzioa aldatzeko gai diren gailu adimentsuak eta modularrak egiten ditu, eta horrekin denbora eta kostuak murriztea lortzen da, errendimendu eta gaitasun handiagoz.