Sistema hidraulikoen hutsegiteen % 90 kutsatutako olioak eragin ohi ditu, eta hutsegite horiek, sarri, geldirik egotea eta kostuak eragiten ditu.
Stern-ek proposatzen duen olioaren kudeaketak akats eta geldialdi horiei aurre har diezaieke, ekipoen bizitza ere luzaraz dezake, eta ondorioz, mantentzearekin lotutako kostuak murrizten dira.
OINARRIZKO ANALISIA in situ bezeroaren etxean egina
Stern-ek eskaintzen duen zerbitzu honetan, berehala neur daiteke:
- Partikula kutsatzaile solidoen maila, ISO 4406, SAE AS4059 eta NAS 1638-1 arauen arabera
- Uraren saturazio-mailaren % eta olio hidraulikoetarako fluidoaren tenperatura ISO VG 68 (50 mm2/s) biskositatea lortu arte
ANALISI OSOA Laborategian egina
Laborategiko lagin bat behar duten analisiak dira, eta lortzen diren datuak osatuagoak dira, besteak beste:
- Ezaugarri orokorrak: Ur-kantitatea ppm gisa neurtuta, zahartzearen eta biskositate-mailaren adierazle den azidotasun-indizea
- Degradatutako produktu-gehigarrien presentzia
- Metal kutsatzaileak eta higadura
Kutsatzaile motak:
Kutsadura motak
Gasa: airea
Likidoa: Ura
Solidoa:
- Partikula oso-oso gogorrak: Herdoila | Eragina: Oso-oso urratzaileak
- Partikula gogorrak: Burdina, altzairua, letoia, brontzea, aluminioa | Eragina: Oso urratzaileak
- Partikula bigunak: Zuntzak, plastikoa, pintura, junturak | Eragina: Kalte txikikoa